XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hip, hip, hip! Hurra! oihu egin ondoren, hadak iragarri zien erregeari eta erreginari aurrerantzean urtean zehar zortzi egunetan izango zirela hiruhileko ordainketak, urte bisestuetan izan ezik, izan ere horietan hamar izango baitziren.

Gero Halakonorbaitengana eta Aliziarengana itzuli eta esan zien:

- Adiskideok, hogeita hamabost seme-alaba izango dituzuela, eta denak jatorrak eta ederrak izango direla iragartzen dizuet. Zuen seme-alabetarik hamazazpi gizonezkoak izango dira eta hemezortzi, emakumezkoak.

Guztiek ileak berez kiribilduak izango dituzte, guztiek pasako dute elgorria, eta guztiak sendatuko dira kukutxeztuletik jaio baino lehen.

Hain albiste atseginak entzutean, berriz ere guztiek oihu egin zuten: -Hip, hip, hip! Hurra!

-Eta gauza bakarra falta da -esan zuen azkenik Grandmarinak: arrain-hezurra desagertaraztea.